viernes, 30 de octubre de 2009

Hemen uzten dizuet Valbuenarako programaren definizioa. Museo sakroaren ordez, ekipemendu kulturalak bilduko dituen eraikina proposatzen dut, horrela erabilgarriagoa izatean gune hau dinamizatzeko asmoarekin. Hala ere, erretaula gela eta hainbat erakusketa gune mantentzen dira.

jueves, 15 de octubre de 2009

Logroñoko azterketa eta parasito kulturala

Beno, hemen igo det taldeka egin dugun Logroñoko analisia eta alde zaharrerako proposamena. Helburua alde zaharra eta parkearen arteko erlazioa indartzea izan da eta hutsuneen arazoa ebaztea. Horretarako, hutsuneak parasitatzen doan bolumen sorta bat proposatzen da, halaber kalitatezko espazio publiko bat sortuko duena. Bolumen hauek elkarrekin konektatzen dira lurrazpitik edota kale mailatik (kalea eraikinaren parte bihurtuz). Parkean ere bolumen hauek kokatzen dira, hau eta alde zaharra konektatzen dituen sare kulturala sortuz.