miércoles, 30 de septiembre de 2009
Zer espero duzu proiektuetako kurtso honetaz?
Lehenik eta behin proiektua egiten disfrutatzea espero dut, lana eginez baina estresa alde batera utziz (ez dut uste posiblea izango denik). Nire erabakiengan segurtasun gehiago izatea lortu nahiko nuke eta proiektu on bat egitea. Blogaren ideia primerakoa iruditzen zait, beti ere ikaslearen jarraipen bat egiteko erabiltzen bada. Honekin esan nahi dudana zera da, irakasleek erregularki blogei begirada bat bota beharko liekela. Harago joanda, ikasleek besteen proiektuak komentatzeko beldurra galdu beharko genukeela, beti ere kritika konstruktiboak egiteko bada. Azkenik irakasleekin kimika ona egotea eta zuzenketetara gogoarekin joatea espero dut, honek eragin handia izan baitezake proiektua gustora edo ez egitean.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)