jueves, 3 de diciembre de 2009

Erabileren nahasketa

C:\\Documents and Settings\\Saavedra\\Mis documentos\\4 kurtsoa\\Proiektos\\PROGRAMAREN SINTESIA Presentación1 \(1\)Definituriko programako erabilerak 2 pausotan nahasten dira. Lehenengoan espazio bateratuak sortzen dituzten erabilerak nahasten dira eta ondoren funtzio anitzeko espazio hauek tokian ordenatzen dira bere izaeran duten baldintzengatik. Honez gain, konbentu+elizako eta inkisizioko aztarnen arteko espazioa jostea bilatu da eta Revellin inguruan sortzen den espazio publikoa mugatzea.

miércoles, 25 de noviembre de 2009

Estaldura materiala

Aztarnak estaltzeko eraikinaren estaldurarako nire proposamena: KUPELAK.

miércoles, 18 de noviembre de 2009

Garapena

Kaixo, hemen uzten dizuet orainarte egindako lanaren laburpen bat.

Parkearen azalera handia dela eta, programa disgregatu bat aukeratu da parkea kolonizatuz, hau Logronoko alde zaharrarekin lotzeko. Bertatik pasatzen den errepidea lurperatzea pentsatu da eta programa kultural anitzeko eraikin multzo bat planteatzea. Eraikina hiri eta parkearen arteko filtro bezala pentsatu da, beraz bi guneen ezaugarriak nahastuko ditu.

viernes, 30 de octubre de 2009

Hemen uzten dizuet Valbuenarako programaren definizioa. Museo sakroaren ordez, ekipemendu kulturalak bilduko dituen eraikina proposatzen dut, horrela erabilgarriagoa izatean gune hau dinamizatzeko asmoarekin. Hala ere, erretaula gela eta hainbat erakusketa gune mantentzen dira.

jueves, 15 de octubre de 2009

Logroñoko azterketa eta parasito kulturala

Beno, hemen igo det taldeka egin dugun Logroñoko analisia eta alde zaharrerako proposamena. Helburua alde zaharra eta parkearen arteko erlazioa indartzea izan da eta hutsuneen arazoa ebaztea. Horretarako, hutsuneak parasitatzen doan bolumen sorta bat proposatzen da, halaber kalitatezko espazio publiko bat sortuko duena. Bolumen hauek elkarrekin konektatzen dira lurrazpitik edota kale mailatik (kalea eraikinaren parte bihurtuz). Parkean ere bolumen hauek kokatzen dira, hau eta alde zaharra konektatzen dituen sare kulturala sortuz.

miércoles, 30 de septiembre de 2009

Zer espero duzu proiektuetako kurtso honetaz?

Lehenik eta behin proiektua egiten disfrutatzea espero dut, lana eginez baina estresa alde batera utziz (ez dut uste posiblea izango denik). Nire erabakiengan segurtasun gehiago izatea lortu nahiko nuke eta proiektu on bat egitea. Blogaren ideia primerakoa iruditzen zait, beti ere ikaslearen jarraipen bat egiteko erabiltzen bada. Honekin esan nahi dudana zera da, irakasleek erregularki blogei begirada bat bota beharko liekela. Harago joanda, ikasleek besteen proiektuak komentatzeko beldurra galdu beharko genukeela, beti ere kritika konstruktiboak egiteko bada. Azkenik irakasleekin kimika ona egotea eta zuzenketetara gogoarekin joatea espero dut, honek eragin handia izan baitezake proiektua gustora edo ez egitean.